Gaur arratsaldean hasiko dira Artadiko San Migel jaiak

Baleike 2015eko irailaren 26a

Zezenak eta pottokak, txakur erakusketa, sagardo gastaketa eta erromeria izango dira gaur. Hemen daukazue astebururako prestatu duten egitaraua:

Irailak 26, larunbata

16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, Agility (txakurren trebezi erakusketa). Ondoren, Sagardo dastaketa.
Erromeria Aratz eta Eneritz trikitilariekin.

Irailak 27, igandea

Goizean
11:00etan, Meza.
12:00etan, Idi eta zaldi erakustaldia: Dilubiyuak ekarritako harria-rekin, Altunaren idia eta Aitor Santa Klararen zaldia.
14:00etan, Bazkari herrikoia (txartelak aurrez erosi behar dira). 

Arratsaldean
16:30ean, zezenak eta pottokak.
18:00etan, Artadiko XVII. Trikitilari Txapelketa: Julen Alonso eta Eneritz Aulestia; Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe; Naiara Mantzizidor eta Jugatz Oleaga; Alaitz Urdalleta eta Aiala Etxabe.
Ondoren, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide