Soraya Lopezen 'Harriak' aukeratu duzue argazki onena

Baleike 2015eko irailaren 28a

Bukatu da udako argazki lehiaketan bozkatzeko epea. Irakurleen botoen arabera, Soraya Lopezen Harriak izan da aurtengo argazkirik onena; 223 boto jaso ditu Lopezen argazkiak. Beretzat izango da bi lagunentzako afaria edo bazkaria kanpineko Orrua jatetxean. 

 

Epai-mahaiaren saria berriz, Gorka Esnalen Ai amatxo, ez dut hazi nahi da izango da. Argazkia anpliatzeko aukera izango du Goiz Argazki dendan. Zorionak irabazleei eta mila esker parte hartu duzuen argazkilari eta boto-emale guztioi. Irabazleekin jarriko gara harremanetan saria nola jaso zehazteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide