Mugarrien ibilbideko kronika argazkitan

Baleike 2015eko irailaren 28a

Larunbatean egin zuten Zumaiako Mugarrien ibilbidea argazki bidez kontatu digu Imanol Azkuek Ateki? blogean.

Goizean goiz erromako zubia ikusi eta tanta batzuk ere izan genituen, baina egunak aurrera egin ahala giro bikana geratu zen eta oso ondo ibili ginen.
Guztira 27 lagun elkartu ginen; horietatik, 8 emakumezko eta 19 gizonezko; osorik egin genuen ibilaldia 21 lagunek.
Alexek ibildia osoa jaso eta wikiloc-en jarri du,  hemen, eta datuak hauek dira: 32,890 metroko ibilaldia, 1.457 metro igotzen eta 1.464 metro jaisten eta 11 ordu, geldialdiak barne.

Argazki kronika ikusteko: Ateki?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide