Mikel Deunaren eguna ospatuko dute gaur Artadin

Baleike 2015eko irailaren 29a

Mezaren ondoren pilota partida jokatuko da eguerdian, binaka. Txakolin dastaketa, bertso saioa eta erromeriarekin osatuko dute jai eguna. Hemen egitaraua:

Irailak 29, asteartea: Mikel Deunaren Eguna

Goizean
11:00etan, Meza.
12:00etan, Lehen mailako afizionatuen pilota partidua binaka: Azketa-Pujana / P.Labaka-Urizar.
13:00etan, Txakolin dastaketa.
Bertsolariak: Amets Arzallus eta Xabier Eguzkitze. Trikitilariak Ion Ostolaza eta Unai Andonegi.

Arratsaldean
Bertsolarien bigarren saioa.
Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegi trikitilariekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide