Zuloagari aurpegia garbitzen

Baleike 2015eko irailaren 30a

Bere izena daraman Ignacio Zuloaga pintorearen oroigarria zaharberritzen ari dira egunotan Rakel Nacenta eta Idoia Idigoras. Brontzez egindako aurpegiaren irudia eta hizkiak erabat belztuta zeuden, eta irudia eusten duen harrian ere hezetasunaren ondorioak sumatzen dira. Lanak amaitzean, brontzearen berezko bizitasuna berreskuratuko du irudiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide