Urriaren 17ra atzeratu da surf txapelketa, olatu faltagatik

Baleike 2015eko urriaren 1a

Asteburuan zen jokatzekoa Zumaiako Surf Txapelketa, baina ZISKEk erabaki du bi astez atzeratzea, olatu faltagatik. Urriaren 10eko asteburuan bodyboardeko euskal zirkuituko proba jokatuko da Itzurunen.

Zumaiako Surf Txapelketan parte hartzeko izen ematea urriaren 14ra arte luzatu da. Iragarri bezala, txapelketa egunean parrilla-jana egingo da eguerdian.

Bestalde, aurreko asteburuan ZISKEko taldea zazpigarren postuan sailkatu zen kluben arteko Euskal Herriko Txapelketan, Sopelan. Horrez gain, Itzurunen jokatu zen Gipuzkoako bodyboard zirkuituko proba Alex Odriozolak irabazi zuen, eta Andoni Izaga izan zen bigarren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide