Astelehenean hasiko da lanean Zumaiako Arraun Elkartea

Baleike 2015eko urriaren 2a

Arraun denboraldia duela pare bat aste amaitu bazen ere, hurrengo kanpainari begira jarri dira elkarteko kideak. 

Datorren astelehenean, urriaren 5ean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteekin bilera egingo dute klubean. Lan ildoak zehaztea, entrenamendu ordutegiak ipintzea eta, nola ez, arrauna barrutik ezagutzeko aukera izango dute hurbiltzen direnek.

Harrobia da Zumaiako taldearen ezaugarrietako bat, eta hori lantzea da bere helburu sendo eta finkoa. Bilera arratsaldeko zazpietan izango da arraun elkarteak Itsas Kiroldegian duen lokalean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide