Hasiberrientzako capoeira ikastaroak emango dira Maria eta Josen

Baleike 2015eko urriaren 3a

Senzala Euskadi taldeak antolatuta, hasiberrientzako capoeira ikastaroak emango dira Maria eta Jose ikastetxean. Helduen eta haurren taldeak izango dira eta lehen klasea doan izango da. 

Saioak ostegunetan emango dira, umeena (talde bakarra) 18:00etatik 19:00etara eta helduena 19:00etatik 20:30era. Izenak emateko 625772295 telefono zenbakira deitu daiteke edo senzalaeuskadi@hotmail.com helbidera mezu bat bidali. Izen-ematea zabalik izango da kurtso osoan zehar. 

Elkarteari buruzko informazioa www.senzalaeuskadicapoeira.com helbidean aurkitu dezakezue. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide