Barcarrotatik datozenekin bazkaltzeko Turismo Bulegoan eman daiteke izena

Baleike 2015eko urriaren 5a

Urriaren 11n, Barcarrotatik (Badajoz) Zumaia bisitatzera etortzekoak dira 90 bat lagun. Garai batean, 60. hamarkada inguruan, Extremadurako inguru horretatik jende ugari etorri zen Zumaiara bizitzera. Eta orain, herri hura utzi eta beren senitarteko, lagun edota auzokoak nora etorri ziren ezagutu nahian datoz ondorengoak.

Hori horrela, nahi duenak Barcarrotatik datozenekin bazkaltzeko aukera izango du. Horretarako, izena eman behar da Turismo Bulegoa (leku mugatua dago bazkaltzeko).

Bisitariak Zumaiaren edertasuna ongi ezagututa joan daitezen, eta Zumaia ezagutzeko esperientziaren berri eman dezaten beren inguruan, bisita gidatu bat antolatu die Udalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide