Zozkatu ditugu 'Gau arabiarra' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2015eko urriaren 7a

Bazkide askok hartu duzue parte ostiralean Aita Marin aurkeztuko den Gau arabiarra antzezlanerako zozketan. Zozketa oraintxe bertan egin dugu.

Honako hiru lagun hauek bina sarrera izango dituzue 22:00etan hasiko den antzezlanerako: Jose Ramon Gorriti, Ana Egaña Arruti eta Luis Mari Osa Barrena. Zorionak. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzue zain. 

Besteok jakin sarrerak salgai dituzuela dagoeneko turismo bulegoan, 9 euroan; 6 euroan Gazte Txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide