Bioaniztasunaren inguruko hitzaldiarekin hasiko da gaur Aste Mikologikoa

Baleike 2015eko urriaren 14a

Udazkenarekin batera ateratzen dira perretxikoak eta urtaro honetan urtero gertatu bezala, Zumaiako Natur Taldeak bere Aste Mikologikoa antolatu du. Gaur hasi eta igandera bitartean luzatuko da aurtengo ekimena. 

Bioaniztasunaren garrantzia izenburua duen hitzaldiarekin hasiko da aurtengo Astea. Oxford aretoan izango da, 19:30ean. Hizlariak Arkamurka Natur Elkarteko kide Aitziber Sarobe eta Zumaiako Natur Taldeko Aitor Leiza izango dira.

Ostegunean (urriak 15), perretxikoekin egindako pintxo potea izango da, trikitilariek alaituta. 19:30etik 21:30era izango da.

Larunbatean (urriak 17) perretxikoak biltzeko irteera egingo da. Goizeko 8:30ean elkartuko dira fielatoan. Arratsaldean, bildutako perretxikoen sailkapena eta igandean zabalduko den erakusketaren prestaketa egingo da Oxforden. Igandean (11:00-14:00 eta 16:30-20:00) perretxikoen erakusketa izango da Alondegiko erakusketa aretoan.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide