Akordioaren arabera, Zelaiek hau eskainiko dio Zumaiako Futbol Taldeari
-
Lehen bi taldeetako lesionatuta dauden jokalariei batez besteko sei sesio urte osoan zehar (urritik urrira), beti ere fisioterapeuta batez lagunduta.
-
20 bat lagunetako bisita Zelaiko instalazioetara, hamar lagunetako bi taldetan banatuta. Bisita hauek hilabete bakoitzeko bigarren astelehenetan egingo dira, urritik maiatzera.
-
%10eko deskontua bainuetako zirkuituan Zumaikoren bazkide txartela dutenentzat.
Zumaiakok, berria, Zelai Talasoterapiaren lotura eta logotipoa jarriko dute bere web gunean. Logo hori asteburuko partidak iragartzeko prestatzen dituen karteletan ere jarriko du. 3X1 metroko kartel bat ere jarriko da Aita Mari zelaian zentroaren logoa eta Interneteko loturarekin. Horrez gain, bi bazkide txartel emango dizkio Hotelari. Txartel horien atzealdean Zelai Talasoterapiaren logoa eta 'Jokalarien osasuna zaintzen dugu' leloa jarriko dira. Amaitzeko, kolaboratzailea dela ziurtatzen duen plaka ere jarriko da Hotelaren sarreran.
Jon Ceberiok azaldu zuenez, lehen aldia da herriko kirol elkarte batekin halako hitzarmen batera heltzen dela eta beste elkarteekin ere kolaboratzeko prest agertu zen.