11 zumaiar omenduko dituzte urriaren 25ean Gipuzkoako odol emaileen batzarrean

Baleike 2015eko urriaren 11

Gipuzkoako Odol Emaileen urteroko batzarra egingo da urriaren 25ean, Loiolan, Azpeitian. Meza eta batzarraren ondoren, odol emanaldi kopuru jakin bat egin dutenei sariak banatuko zaizkie. Ondoren, bazkaria izango da Kiruri jatetxean.

Aurtengo batzarrean omenduko dituzten zumaiarrak honakoak izango dira: zilarrezkoak (25 emanaldi), Imanol Atorrasagasti Larrarte, Juan Luis Martija Uranga eta Luis Mari Osa Barrena; urrezkoak (40 emakumeen kasoan eta 50 gizonezkoetan), Encarnación Gonzalez Sanchez, Mª Santa Hernandez Blazquez, Jose Joaquin Agirre Eizagirre, Iñaki Arriola Azkue, Juan Mª Etxabe Galarraga, Juan Ruiz Barroso, Antton Urbieta Sudupe; eta bikaina (75 emanaldi), Imanol Atorrasagasti Iparraguirre.

Ondoren, bazkaria egingo da auzoko Kiruri jatetxean. Joan nahi dutenek 630562099 telefonora deitu beharko dute. Menuak 40 balio du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide