Guztira 140 izan dira Basustako Kanpinean izandako bazkarian bildutakoak. Une hunkigarriak bizitzeko aukera izan dute bertan. Alde Zaharrean eta labarretan egindako bisita gidatuekin amaitu dute beraien egonaldia. Etorkizun batean itzultzeko gogoa erakutsi dute Extremadurako lagunek.