Hala, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eudelek, eta horren barruan, Zumaiako Udalak, informazio lagungarria eman edo ohikoak diren bideak azaldu nahi dizkiete errefuxiatuei lagundu nahi dietenei.
Etxea libre izan eta erakundeei utzi nahi bazaie errefuxiatuak bertan jasotzeko, Alokabiderekin jarri daitezke harremanetan: 944 044 708 / gipuzkoa@alokabide.eus.
Elikagaiak eman nahi dutenek elikagaien bankuekin jarri daitezke harremanetan: www.bancoalimentosgipuzkoa.org.
Erakundez kanpoko elkarteekin kolaboratuta ere lagundu daiteke. Bi aukera ematen dituzte: CEAR (www.cear-euskadi.org / 944 248 844) eta Gurutze Gorria (945 222 222 / www.cruzroja.es).