Enpresa ideia garatzeko edo enpresa martxan jartzeko diru-laguntzak

Urola Kostako Udal Elkartea 2015eko urriaren 15a

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bi diru-laguntza deialdi egin ditu enpresa ekintzaileentzat: bat, enpresa ideia aztertu eta garatzeko eta, bestea, enpresa berria martxan jarri eta altan emateko. Diru-laguntzak dira, hurrenez hurren, 1.000,00 euro edo 1.500,00 eurokoak (gehienez).

Hori guztia azaltzeko (diru-laguntzak, prozedura, eskabidea nola egin…) informazio-saio bat egingo dugu:

Eguna: urriak 16
Ordua: 11:00etan euskaraz, 12:00etan gaztelaniaz
Lekua: Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide