Euskarari buruzko gogoeta berezia asteazkenean Forondan

Baleike 2015eko urriaren 15a

Euskararen Aholku Batzordeak bultzatuta, saio berezi bat egingo da asteazkenean, urriak 21, 18:00etan, Foronda kultur etxeko ganbaran.

Helburua da taldean hausnartu eta aurrera begira Zumaian euskaraz bizi ahal izateko norabide orokorrak eta estrategia batzuk finkatzea.

Deialdia irekia da, baina parte hartzeko interesa dutenei eskatzen zaie Euskara Zerbitzuan jakinaraztea: euskara@zumaia.eus edo 943865025-6 (Xabier edo Josune).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide