"Herritar guztien eguneroko bizitza erraztu eta elkartzeko leku aproposak eskainiko dituen herria osatu nahi dugu, herri anitz eta osasuntsua", azaldu dute ekimen honen bultzatzaileek. Horretarako, gaur egungo egoeraren azterketatik hasiko dira. "Herritarron eguneroko bizitza, herriaren irisgarritasuna neurtzeko tresnarik baliagarriena dugu. Herritarrok bizi eta ezagutzen dugu kalea, espazio publikoa, eta beraz guztiok gara aditu, guztiok gara ezinbesteko piezak herri anitz eta irisgarria osatzerako orduan".
Azterketa hau aurrera eramateko, lau saio antolatu dira: lehena gaur bertan izango da, 10:30ean, adinekoekin. Datozen bi astelehenetan, 19an eta 26an, saio bana egingo da emakumeekin. 18:00etan izango dira biak, Alondegian. Bertara herriko auzo desberdinetako emakumeak hurreratzea eskatzen dute antolatzaileek, taldeal "ahalik eta anitzenak" izateko.