Goizaldeko 2:30an jaso dute abisua Urola Kostako Ertzain-etxean, Arroako autopistako irteeran hiru lagunek kotxe bat abandonatu dutela. Ertzainak bertaratu direnean, kotxea aztertu eta ikusi dute martxan jartzeko sistema behartua zuela. Ertzaintzaren datu basean ikusi dute urriaren 12an Gernikan lapurtutako kotxe bat zela (Volkswagen Vento bat).
Iheslarien bila hasi dira ondoren, eta hiru lagun atxilotu dituzte Zumaian, ustez lapurretaren egileak direlakoan. Bati destornilladore bat eta labana bat aurkitu dizkiote.