Hemendik aurrera Narrondo izena erabiliko du Zumaiako Udalak

Baleike 2015eko urriaren 16a

Narrondo edo Narruondo? Nola deitu Jadarre eta Arroa Behea artean egon, eta Zestoa eta Zumaiako udalek partekatzen duten auzoa. Aurreko legealdian Narruondoren aldeko apustua egin zen; orain, baina, Narrondo bezala izendatzea erabaki du Udalak.

Auzoaren izena idazteko orduan irizpide argirik ez zegoela dio Udalak. Narrondo batzuetan, Narruondo bestetan. Hori dela eta, txostena eskatu zion Zumaiako Udalak Euskaltzaindiari.

Dokumentazioa aztertuta, jatorrizko izendapena Narruondo dela esana zuen lehenago Onomastika batzordeak. Orain, udaletik adierazi denez, Narrondo ere egokia dela iritzi dio Euskaltzaindiak, eta azken bi mendeetan nagusiki hori erabili dela aintzat hartuta, Narrondo lehenestea erabaki du.

Ondorioz, aurrerantzean Narrondo forma erabiliko dute Zumaiako eta Zestoako Udalek.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide