Datorren igandean Aldudetik Orreagara, mendiz mendi

Baleike 2015eko urriaren 18a

Datorren iganderako (urriak 25) egun osoko mendi txangoa antolatu du Inda Mendi elkarteak, Alduden (Nafarroa Beherea) hasi eta Orreagan (Nafarroa) amaitu. 

Ibilbide eder honetan, Errolako gaina (910 metro) eta Lindusko kaskoa (1.220 metro) igoko dituzte, Orreagan amaitu aurretik. Guztira, 18 kilometroko mendi buelta. Irteera 7:30ean izango da, autobus geltokitik. Izena goiko estankoan eman behar da (943860357), ostiral eguerdia baino lehen. Prezioaak, ohikoak: helduek 12 euro eta umeek 6. Gogoan izan justu igande goizaldean izango dela ordu aldaketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide