Irudiak: solairu bakarreko eraikina

Baleike 2015eko urriaren 19a

Eraikinak solairu bakarra izango du, leihoak aterako dizkiote eta koloretako xaflekin egongo da apainduta kanpoaldetik. Hemen ikus ditzakezue proiektuko irudi batzuk.

 

Eraikinari bigarren solairu bat ateratzeko proposamena egin zuen eskolak, baina azkenean bakarra izango du. "Eraikina pixka bat altxatzea nahikoa da bigarren solairua egin ahal izateko, eta horrela espazio asko irabaziko genuke; baina ez dute onartu", diote penaz Amondarainek eta Azpirozek. Institutuaren ate nagusiaren parean izango du sarrera eraikin berrituak, eta bien arteko pasabidea estali egingo dute. Ikasgelentzat leihoak irekiko dituzte eraikinaren zabalera osoan, eta kanpoaldetik koloretako xaflekin (berdea, laranja eta grisa) apainduko dute eraikina.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide