Goizeko 10:30ean atera ziren ontzia parol mutur paretik. Istriborrera amulatuta atera ziren ontziak Getariako arratoira bidean. Berehala atera zituzten spinnakerrak zegoen haize apurra aprobetxatzeko. Haizeak ez zuen asko iraun eta ontziak geratu egin ziren. Denbora pixka batera ekialdeko haize leun bat izan zen eta ontzi askok Genova moduko belak atera zituzten ontziak bultzatzeko.
Kostatik hurbilenak zeudenek arazoak izan zituzten kontrako korronteari aurre egiteko. San Anton mendia inguratu behar zen eta baldintza horietan ez zen erraza kalkuluak ateratzea. Baldintza horietan flota asko luzatu zen. Itzulerakoan ekialdeko haizea izan zuten ontzi denek.
Mastabakarra eta Txiripa Bi ontzien artean jokatzen zen txapelketako garaipena. Hamabi estropada jokatutako Mastabakarrak alde handia ateratzen zion sailkapenean Txiripa Biri. Azken honek matematikoki bazuen oraindik aukera sailkapena iraultzeko, baina zaila, oso zaila zuen. Azken unera arte egin zuten borroka eta Txiripa Bik zortzi minutuko aldea atera zion Mastabakarrari. Laugarren izan zen Txiripa Bi eta zazpigarren Mastabakarra, eta ez zen nahikoa izan sailkapeneko ordena aldatzeko.
Azken estropada Katana ontziak irabazi zuen, bigarren sailkatu zen Ai Ama eta hirugarren Ix. Sailkapen orokorrean, berriz, Mastabakarra izan da onena eta, beraz, berak irabazi du Olarru Cup 2015 txapelketa. Bogarren postuan Txiripa Bi sailkatu da eta hirugarren Arriero.