Bost atxilotu Zumaiako enpresa batean kablea eta metalezko xaflak lapurtzeagatik

Baleike 2015eko urriaren 22a

Ertzaintzak 21 eta 46 urte bitarteko bost pertsona atxilotu zituen atzo Durangon, atzo bertan Zumaiako enpresa batean kablea eta metalezko xafla batzuk lapurtzeagatik. 

Arratsaldean gertatu zen lapurreta. Lantokia utzi eta furgoneta batera igotzen ari ziren pertsona batzuk aurkitu zituzten enpresako ordezkariek. Kable kopuru handi bat eta metalezko xafla batzuk falta zirela ohartzean, Ertzaintzari deitu zioten. Furgonetaren modeloaren berri ere eman zuten. 

Ibilgailua Durangoko ordainlekuan gelditu zuten. Furgonetaren barruan bost lagun zeuden eta baita ustez Zumaiako enpresa horretan lapurtutako kablea eta xaflak ere. Miaketaren ondoren, bost lagunak atxilotu zituzten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide