Berdintasunerako mapa osatzeko bigarren bilera egingo dute astelehenean

Baleike 2015eko urriaren 23a

Berdintasunerako mapa kolektiboa osatu nahi du Zumaiako Udalak, hirigintzako lanetan genero ikuspegia txertatu eta guztion arten herritarren eguneroko bizitza erdigunean jartzeko. Astelehenean, urriak 26, egingo da emakumeei zuzenduriko bigarren bilera, Alondegian, 18:00etan.

Urriaren 28an gizonezkoekin egitekoak ziren bilera azaroaren 12ra atzeratu dute. Alondegian 18:00etan izango da hau ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide