Imanol Manterolak irabazi du Olarro Eguneko argazki rallya

Baleike 2015eko urriaren 29a

Bilduma irabazleko argazkietako bat (Imanol Manterola).

Imanol Manterolaren argazki bilduma izan da aurtengo argazki rallyko onena epai-mahaiaren erabakiz. Jose Luis Rodriguezek lortu du bigarren saria eta hirugarrena Fernando Morenorentzat izan da. Zumaiar onenaren saria Leire Zearretak irabazi du. Guztira, 34 argazkilarik hartu zuten parte lehiaketan. Gaur arratsaldean banatu dituzte sariak Alondegian.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide