Formazio ikastaroa emango da azaroan eta abenduan Sendian Programaren barruan

Baleike 2015eko azaroaren 2a

Zumaiako Gizarte Zerbitzuetako sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sendian Programaren barruan formazio ikastaroa antolatu dute azarorako eta abendu hasierarako, beren etxean mendekotasuna duten pertsonen familiako zaintzaileei laguntzeko eta indartzeko.

Formazio ikastaroan bi orduko saio teoriko-praktikoak eskaintzen dira. Bertan ezagutza espezifikoak ematen dira, familiek mendekotasuna duen adineko pertsonari zaintza hobea emateko eta zaintza lanak bermatzeko.

Ikastaroko gaiak eta egutegia honakoak izango dira:

- Azaroak 23: Transferentziak, mobilizazioak (Naroa Amiama, Fraisoro Zentroko erizaina).

- Azaroak 24: Laguntza produktuak (ICAVI).

- Azaroak 25: Lege alderdiak (Hurkoa).

- Azaroak 26: Erlaxazioa (Karmele Gurrutxaga-psikologoa)

- Abenduak 10: Erlaxazioa (Karmele Gurrutxaga-psikologoa)

Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara

Tokia: Lehen hiru saioak Brankan, Aizkorri, 4.

Azaroa eta abenduan emango den ikastaroa euskaraz izango da, eta 2016ko otsailean eta martxoan ikastaro berdina emango da gaztelaniaz.

Izena azaroaren 13a baino lehen Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan eman behar da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide