'Zu gabe' antzezlana aurkeztuko dute Inazio Tolosak eta Anabel Arraizak, gaur, Azpeitian

Baleike 2015eko azaroaren 5a

XXXIII. Euskal Antzerki Topaketen baitan, emanaldi berezia izango da gaur, osteguna, udaletxeko ganbaran. Atea Teatroaren Zu gabe obra izango da ikusgai 21:00etik aurrera. Sarrerak 20:00etan jarriko dira salgai udaletxeko sarreran. 

Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa zumaiarra ditu aktore lan honek. Alex Tellok idatzi eta zuzendutako lan bat da, eta eszenografian Zumetaren irudiak egongo dira eta Mikel Laboaren musika ere entzun ahal izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide