Joxe Mari Kortaren oroimenezko bizikleta itzulia egingo du Sastrakasek, igandean

Baleike 2015eko azaroaren 5a

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak beste irteera bat antolatu du igande honetarako. Joxe Mari Kortaren oroimeneko itzulia izango da eta goizeko 9:00etan abiatuko da Lubaki paretik. 

20 kilometroko bidea egingo dute mendiko pistetan zehar. Zumaiatik atera eta Zumaian bertan amaituko da eta tartean Artadi, Oikia, Ibañarrieta, Arroa goia eta Arroa behea zeharkatuko dituzte. 

Itzuli honetan parte hartzeko nahikoa izango da igandean 9:00etan Lubakira inguratzea; ez da aurrez izena eman beharrik izango. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide