Berdintasunerako herria lortzeko, gizonezkoekin egingo da bilera hurrengo ostegunean

Baleike 2015eko azaroaren 6a

Zumaiako Udalak Berdintasunerako Mapa kolektiboa osatu nahi du herriko eragileekin. Azken bilera gizonezkoekin egingo dute azaroaren 12an, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan.

Zumaia Berdintasunerako herria izan dadin, gizarte sektore guztiak inplikatuko dituen azterketa jarri zuten abian urrian. Helburua, herritar guztien eguneroko bizitza erraztu eta elkartzeko leku aproposak eskainiko dituen herri atseginagoa diseinatzea da.

Hainbat saio egin ziren urrian zehar ikastetxeekin, adineko pertsonekin eta emakumeekin. Orain gizonezkoen txanda heldu da. Bilera datorren ostegunean izango da 18:00etan, Alondegiko Moila gelan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide