Auto defentsa ikastaroan izen emateko aukera dago

Baleike 2015eko azaroaren 6a

Azaroaren 28an izango da Auto defentsa ikastaroa kiroldegiko gela balioanitzean. Egun osoko ikastaroa izango da: 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. Hamar euro balio ditu, eta euskaraz emango da. Izen emateko 943 865025 telefonora deitu behar da, edo berdintasuna@zumaia.eus helbidera mezu bat idatzi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide