✗
Gezurra dirudi azaroaren 7a denik. Galtza motzak eta bainu-jantziak hurrengo uda arte gordeta izaten dira normalean garai hauetarako, baina uda giro dugu, udazken betean. Hondartzarako aprobetxatu du batek baino gehiagok.