Talaimendi desagertu da

Baleike 2015eko azaroaren 10a

Eguzkitsu esnatu da eguna. Bazirudien beste egun bero eta distitatsua izango zela. Baina, 10:00ak aldera lainoa sartzen hasi da kostaldetik eta urdina zena grisa bilakatu da. Tenperaturak ere jaitsi dira. Une batzuetan inguruko mendiak antzemateko zailtasunak ere izan dira. Fenomeno meteorologiko hau nahiko ohikoa da urteko garai honetan eta ikuskizun ederrak eskaintzen ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide