Egitaraua honakoa da:
Asteazkena 11, urteurrenaren eguna
12:30ean, suziriak botako dira eta alde berean elkartearen bandera eta ikurrina jasoko dira, urteurrenaren oroigarritzat.
Jarraian, bazkide eta kirolzale guztiak gonbidatuz, olagarro zopa eskainiko da.
16:30ean, mus txapelketa. Lehenengo saria, txapelak eta bi ardo botila; bigarrenak bi ardo botila.
Larunbata 14
13:00etan, bazkide guztiak egoitzan elkartuko dira eta ondoren, 13:30ean, txikiteo/kalejira egingo da. Zumarragako Trikitixak alaituko du festa.
14:30etan, anaiarteko bazkaria elkartearen egoitzan.
Igandea 15
11:00etan, parrokian, hildako bazkide guztien oroimenezko meza.
Ondoren, elkartean, salda eskainiko da.