Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen igandean Zumaian

Baleike 2015eko azaroaren 10a

Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igande goizaldean Joxe Mari Korta industriguneko enpresa batean lapurretan aurkitu ondoren. Igandean baita ere, 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Zumaian ustez droga edukitzeagatik.

Lehen atxiloketa goizeko 5ak aldera gertatu zen. Gorostiagako industriguneko enpresa bateko ate bat bortxatuta aurkitu zuten eta aurrean bi furgonetan, motorrak martxan, enpresatik ateratako materialaz kargatuta. Atetik hurbil, ezkutatu nahian, gizonezko bat aurkitu zuten. Enpresarekin zer ikusirik ez zuela ohartuta, atxilotu egin zuten. Bere konplizeak, ustez bi lagun, ez zituzten aurkitu. Hauen nortasuna ezagutzeko inbestigazioa martxan dagoela eman du Ertzaintzat jakitera.

Bigarren atxiloketa igandean, eguerdian izan zen. Gizonezko bat arakatu eta ustez speed-a izan daitekeen txuri koloreko hauts kopuru handi bat aurkitu ziotela azaldu dute komunikatu baten bidez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide