Pulpo elkartea sortu zela 64 urte bete dira gaur eta urteurren hori ospatzeko zer egokiago olagarro-zopa platerka bat hartzea baino. Eguerdiko 12:30ean hasi dira zopa banatzen, baina bazkide eta lagun batzuk ordu erdi lehenago elkartearen egoitzan ziren Bixente, Felix eta Marianoren laguntzarekin, marmita handietan prestatzen ari zen jakiari begira.