Orain artean negu partean dutxak kendu egiten ziren hondartzetatik, baina urte osoan hauek martxan mantendu eta zerbitzu hori erabiltzaileei eskaintzearen alde egin du Udalak.
Dutxez gain, Itzurungo komunak ere eguraldi ona emanda dagoen asteburutan irekitzea erabaki du. Hala, datorren asteburuan irekiko dira berriro.