Aurtengo egitaraua larunbatean hasiko da Zumaiako Udal Musika Bandak Saharako kanpalekuetan izandako uholdeak direla-eta laguntza eskaintzeko. Aurten, gainera, San Pedro parrokiako organoaren 125. urteurrena ospatzen da eta horren harira ere antolatu dira zenbait ekitaldi.
Hemen duzue aurtengo Xixili Eguneko egitarua:
14, larunbata
19:00 Maria eta Josen Musika Bandaren kontzertua Xixili egunaren aitzakian
15, igandea
12:00 Aita Marin antzerkia haurrentzat: New Orleansko Cyrano.
18, asteazkena
18:30 Aita Marin Musika Eskolaren entzunaldia Xixili egunaren aitzakian
19, osteguna
19:00 Maria eta Josen Musika Eskolako Xixili Jaialdia
20, ostirala
20:30 Parrokian kontzertua: San Pedro Abesbatza eta Mª Carmen Azpeitia, organoaren 125. urteurrena
22, igandea: Xixili Eguna
11:00 Parrokian, Beheko Plaza Abesbatzarekin Meza Nagusia
24, asteartea
19:00 Oxford aretoan, eskusoinu kontzertua: Amaia Zubimendi eta Ane Urbizu
26, osteguna
20:30 Parrokian organoa ezagutzeko bisita gidatua
28, larunbata
20:30 Parrokian organo kontzertua: Santi Banda. Organoaren 125. urteurrena.