Azaroaren 22ko hitzaldi ibiltarirako tokiak badaude oraindik

Baleike 2015eko azaroaren 12a

Itsas ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko asmoarekin, hitzaldi ibiltari sorta bat antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko herriekin batera. Zumaiari dagokiona azaroaren 22an izango da eta, turismo bulegotik jakitera eman dutenez, oraindik toki hutsak badaude. 

Euskal itsas-balentrien antzinako monumentuak izena du Zumaiako hitzaldiak eta hizlaria Xabier Alberdi historialaria izango da. Olazabal Idazkariaren jauregi aurrean hasi eta San Telmo komentuan amaituko da. Historian zehar euskaldunek itsasoetan burututako balentriak ondorengoek ahaztu ez zitzaten, elizetan eraiki zituzten oroigarri eta monumentuak aztertuko ditu. Besteak beste, Zumaiako San Pedro parrokia, San Telmo ermita, San Jose komentua eta zenbait jauregi eta dorretxe ezagutuko dira.

Ekitaldia azaroaren 22an, 11:00etan hasiko da. Izenak Zumaiako turismo bulegoan emango dira (tel. 943143396, turismoa@zumaia.net).

Aipatu, bestalde, igande honetan Getarian izango dela hitzaldi ibiltaria, San Anton mendiko sekretuak izenarekin. 11:00etan aterako da Getariako moilatik. Izenak Getariako turismo bulegoan emango dira (tel. 943140957, turismogetaria@euskalnet.net).

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide