Atentatuen biharamunean, kamera eskutan, Parisko kaleetara atera zen berriro David. Lehenbizi Bataclan aretora hurreratu ziren eta bertan konturatu zen atentatuen zer hurbil egon zen. "Bertan hedabide asko zegoen eta jendea loreak jartzen hasi zen, eta gu han geundenean konturatu ginen, aurreko gauean Bataclanetik zer gertu izan ginen. Izan ere ostiral gauean, lekura iritsi ginenean, oraindik kaos eta deskontrol izugarria zegoen, eta guk ez genekien ondo non zegoen Bataclan. Iritsi ginen lehen leku horretan argazkiak ateratzea zaila zenez, mugitzea erabaki genuen eta beste leku batera joan ginen. Atzo konturatu ginen, Bataclaneko atetik 100 metrotara geundela, eta aurrez aurre genuela. Egia esan uste dut, nahi gabe, erabaki on bat hartu genuela. Hortik gutxira beste tiro gehiago izan baiziren eta bi ordu eta erdi geroago bonbaren eztanda".
Atzoko eguna nahiko ixila izan zela sentitu zuen Daviden. "Bart gaueko gertaerak denen ahotan zegoen. Eguerditik jendea loreak eta mezuak jartzen hasi ziren, tiroketak izan ziren tabernatan omenaldiak izan ziren nagusi. Marianneen monumentua (errepublikaren irudi) errepublika plazan, omenaldien zentro hartu zen. Bertara jende ugari gerturatu zen loreak eta mezuak utzi eta kandelak pizteko. Hildakoen senide eta lagun ugari gerturatu ziren".
Humanitate falta ere sumatu zuela dio Davidek. "Tabernetako eszenek, argazkiak ateratzeko utzi zituztela zirudien, hondarra eta odola lurrean, puskatutako baso eta platerrak, argiren bat piztuta, tiroen markak. Argazkilarion aldetik humanitate falta bat zegoela iruditu zitzaidan".