Datozen egunetarako egitaraua

Baleike 2015eko azaroaren 18a

Emakumeen Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna datorren asteazkenean bada ere, egun hauetarako egitarau zabala antolatu da.

 

Azaroak 19: 18:30ean, Solasaldia elebitan. Nola lantzen dute komunikabideek indarkeria matxista?

Azaroak 21: Emakunderen autobusa Beheko plazan egongo da. Hainbat tailer egingo dira egun guztian zehar bi hizkuntzetan. 11:00etan Indarkeria Sexistaren inguruko tailerra. 12:30ean Sexu eta ugalketa eskubideetan indarkeria tailerra, eta 17:30ean, Palestinaren inguruko tailerra: Zer indarkeria jasaten dute emakume palestinarrek?

Azaroak 22: 19:00etan, Zine forum feminista Gaztetxean.

Azaroak 24: 18:30ean, Hitzaldia euskaraz. Indarkeria matxista: atzo, gaur eta bihar. Hizlaria: Irati Arrillaga, psikologoa eta genero indarkerian espezializatua.

Azaroak 25: 11:00etan, Zumaiako ikastetxeekin giza katea. 19:00etan, kontzentrazioa magnoliopean.

Azaroak 28: Autodefentsa feminista ikastaroa Kiroldegiko gela balioanitzean. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00. Izena emateko: Udaletxean (943 86 50 25, luz.404) edo berdintasuna@zumaia.eus. Prezioa: 10 euro.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide