Ezohiko osoko bilkura izango da bihar Udalean

Baleike 2015eko azaroaren 18a

Bihar, azaroak 19, ezohiko osoko bilkura izango da udaletxeko areto nagusian, 18:00etan.

Hauek izango dira jorratuko diren gaiak:

1.- Zumaiako Udal Musika Patronatua desegiteko hasierako onarpena ematea, bidezko bada.

2.- Zumaiako San Juan egoitza organismo autonomoa desegiteko hasierako onarpena ematea, bidezko bada.

3.- Adierazpen instituzionala: Azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide