Inauterietako kartel lehiaketa abian da dagoeneko

Baleike 2015eko azaroaren 18a

Abenduan sartzeko gaude oraindik, baina datorren urteko Inauteriak azkar datozela-eta, festa horiek iragartzeko kartel lehiaketa jarri du abian Udal Kultura Sailak

Hemen dituzue oinarriak:

- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2016".

- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.

- Teknika / neurria: teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm).

- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.

- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 7a baino lehen.

- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren 20tik otsailaren 9ra.

- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira (erosketa txartelen bidez):

- Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta

Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.

- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe

batean bi lagunentzat afaria izango da.

- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide