Xixili Eguneko egitarauaren baitan, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako ikasleen erakustaldia izan da gaur arratsaldean Aita Marin. Tronpeta, piano, gitarra, tronpa eta klarinete kurtsoetako ikasleek saio laburrak eskaini dizkiete bertaratu diren guraso eta lagunei. Bihar, 19:00etatik aurrera, Txori Txikiko jaialdia izango da Maria eta Jose ikastetxeko aretoan.