'Nola lantzen dute komunikabideek indarkeria matxista?' lelopean, solasaldi elebiduna egongo da gaur 18:30ean, Alondegian, Hiru kazetari bertaratuko dira, eta gai honen lanketari eta hausnarketari buruz jardungo dute. Cadena Ser-eko Aloña Velazco, Cristina Martinez Sacristan kazetaria eta Pikara magazineko Andrea Momoito izango dira arratsaldean solaskide.