2. eskuko azoka Zumaiako irratia sortzen laguntzeko

Baleike 2015eko azaroaren 19a

Abenduaren 4tik 6ra bitartean Oxford aretoan bigarren eskuko arropa eta jostailuen azoka egingo da. Horretarako, erabiltzen ez ditugun arropa eta jostailuak Oxford aretora ekartzeko deia egin diete zumaiarrei.

'Zumaiako herri irrati librea' sortzeko lanean ari den taldea da bigarren eskuko azokaren antolatzailea. Azokan lortuko duten dirua irratiko material teknikoak erosteko erabiliko dute. Komunikazio proiektu berri horri buruzko informazioa lehen eskutik lortu nahi izanez gero, azoka egunetan Oxfordetik pasatzeko gonbita egin dute antolatzaileek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide