Hilabete pasatxo falta da Gabon garaian sartzeko eta nahiz eta oraindik eguraldi epela izan, hasi da herria egun horietarako janzten. Gaur goizean hasi dira Gabonetako argiak jartzen Beheko Plazako zuhaitzetan. Hurrengo egunetan jarriko dituzte herriko beste kale eta auzoetan.