Jostailu erakusketa egingo da asteburu honetan Ludotekan

Baleike 2015eko azaroaren 25a

Asteburu honetan Zumaiko ludotekan jostailu erakusketa izango da. Larunbat eta igandean 17:00-20:00 egongo da irekita. Bertan merkatuan dauden 4-12 urte bitarteko haurrentzako jolas eta jostailuak izango dira ikusgai. 

Erakusketaren helburua jostailuak ikusteaz gain, Gabonetako opari erosketa arduratsua bultzatzea izango da. Bestalde haur eta gurasoen arteko jolas gunea egongo da, bertan izango diren jolasak frogatzeko aukera izango dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide