Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bilera egingo da azaroaren 30ean

Baleike 2015eko azaroaren 27a

Gabonetako ekitaldiak antolatzeko lanetan hasia da Udal Kultura Saila eta kolaboratzeko prest daudenekin bilera ireki bateko egin nahi du, "jarduera hauetan herritarren parte hartzea ezinbestekoa da-eta". Bilera astelehenean izango da, azaroaren 30ean, 19:00etan Alondegian.

Bertara etorri ezin baina egun horietan (abenduaren 24eko jaiotzan, urtarrilaren 4ko eskutitzen jasotzean eta urtarrilaren 5eko kabalgatan) era batera edo bestera parte hartzeko prest dena, jar dadila kultur sailarekin harremanetan: 943861056 / kultura@zumaia.eus.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide