Inguratu diren guztiak katilu batekin agertu dira. Ekitaldiaren helburua Sanjuaniturria eta Baheko plaza arteko giza kate bat egitea zen eta eskuz esku, katiluz katilu, Sanjuaniturritik hartutako ura pasatzea, euskararen transmisioa irudikatuz. Behin plazan, katean zehar pasa den urarekin pitxar bat bete nahi izan da. Eta baita lortu ere.
Era guztietako herritarrek hartu dute parte: gazte zein heldu; Zumaian jaioak zein kanpotik etorritakoak; euskaldunak, baina baita ere hizkuntza jakin ez baina haren alde daudenak. Denek dute presentzia euskararen ezagutzan eta bere etorkizunean.